Jaiotzea
PSOEko Idazkari Nagusia
1942-1974
1974-1982
PSOEko Idazkari Nagusia
Gobernuburua
Gobernuburua
1982-1996
1996-2004
Gobernuburu ohia eta diputatua
Diputatu ohia
2004-Gaur egun
1942
1974
Jaiotzea
PSOEko Idazkari Nagusia
“Sozialismoa, gaingiroki,
demokrazia kontzeptuan
sakontzean datzala
esan daiteke”.
Felipe González 1942ko martxoak 5ean jaio zen Sevillako Bellavista auzoan (Espainia). Felipe González Helguera, azienda-tratularia eta Juana Márquez Dominguez-en semea, lau anai-arreben artean bigarrena izan zen.
Batxilergoa Claretiarren ikastetxean egin zuen eta aurre-unibertsitarioa, berriz, San Isidoro Institutuan. Horrez geroztik Zuzenbidea ikasi zuen Sevillako Unibertsitatean, 1965ean lizentziatura lortzen. Aurreko urtean ere Lovainako (Belgika) Unibertsitate Katolikoan ematen zuten Ekonomiari buruzko ikastaro batera joan zen.
Ikasle urteetan Ekintza Katolikoaren Unibertsitateko Gazteriarekin elkarlanean aritu zen. 1962an Gazte Sozialistako kide bihurtzen da, Andaluzian berrantolaketa klandestino betean. Bi urte pasata, Espainiako Alderdi Sozialista Langilea (PSOE)-ko kidea izan zen – eta hurrengo urtean alderdiko batzorde probintzialean partaidea izan zen-, Espainian 1939tik, Gerra Zibilaren bukaeratik hain zuzen ere, debekatuta zegoena eta zeinen buruzagi politikoek atzerritik lan egiten zuten. Haren lana, beraz, klandestinitatetik burutu zuen eta 1971ean Franco Jeneralen erregimenaren aurkako hainbat manifestazioetan parte hartzeak polizia-atxiloketa ekarri zion.
Behin abokatuaren titulua izanda, lan-auzietan espezializatutako abokatu-langela ireki zuen, non, langileei diktadura frankistaren garaian sortzen zitzaizkien arazoak ulertzeko aukera izan zuen. Abokatu-langelatik ere UGT, bai hiriburuan zein Sevillako herrietan, ezartzea sustatu zuen.
1969an Carmen Romero Lópezekin ezkondu zen Sevillan, institutu-andereinoa, alderdi sozialistaren kidea eta UGTn izena emanda, zeinekin hiru seme-alaba izan zituen: Pablo (1972), David (1973) eta María (1978).
González 1965an Sevillako PSOEko Probintziako Komitean sartu zen, 1969an Komite Nazionalera iritsi zen eta 1970an Batzorde Betearazle kidea izendatu zuten. Urte horietan sozial alderdietan berritze mugimendua hastear zegoen. 1972ko abuztuan, Barne arazoetako Exekutibaren ordezkari bezala (PSOE Berrituta), eta Kanpo arazoetako Exekutibaren aurka (PSOE historikoa, erbestealdi-beteranoak osatuta eta Rodolfo Llopis, 1944ez geroztik idazkari nagusiak burututa), Frantziako Toulousen XXV. Partiduaren Kongresuan hartu zuen parte. Bi urte pasata, 1974ko urrian, Frantzian ere, eta Suresnes-en hain zuzen ere, ospatutako XXVI. Kongresuak Idazkaritza Nagusirako, bete gabe zegoena Toulouseko batzarretik barruko zatitzeak zirela medio, aukeratu zuen.
1974
1982
PSOEko Idazkari Nagusia
Gobernuburua
“Buruzagi politikoak saiatu behar du batez ere gazteen desira eta ametsak hautetotntziek jasotzen duten demokrazia erakusgarrian lekua izaten”.
Felipe González-ek, erkideen artean Isidoro izenez ezagunagoa, 32 urte zituen eta, horrezaz gain, Europako sozialdemokrata handienetarikoen laguntza zuen, Pietro Nenni italiarra, Olof Palme suediarra eta Willy Brandt alemana, hain zuzen ere, nortzuk haien eragina baliatu zuten Internazional Sozialistak PSOE Berrituta onar zezan Espainiako sozialismoaren benetako ordezkaria izan zedin.
Franco-ren heriotza eta gero 1975ko azaroan, eta familiarekin Madriden kokatuta, Konbergentzia Demokratikoaren Plataformaren buruan jarri zen, zeintzuk 1976ko martxoan Espainiako Alderdi Komunista (PCE) animatzen zuten Espainiako Batzorde Demokratikoarekin bat egin zuten, Koordinazio Demokratikoa sortuz, ezagunagoa Platajunta izenez ezagunagoa, Espainiako oposizio-alderdi bat nagusituz.
Madriden 1976ko abenduan egin zen XXVII. Biltzar sozialistan, Gerra Zibiletik Espainian ospatzen zen lehenengoan, González idazkari nagusia berretsi zuten.
1977ko otsailean Adolfo Suárez-ek legeztatu zuen PSOE eta Felipe González-ek, urte berdineko ekainak 15eko lehenengo hauteskunde orokor, demokratiko eta konstituziogileetara parte hartu ahal izan zuen, PSOE-k %29 boz eta 118 aulki lortu zituen, Diputatuen Kongresuan bigarren indarraren postua lortzen eta PCE-ren emaitzak soberan gainditzen (%9,3 boz eta 19 aulki).
1979ko maiatzak 17ko XXVIII Biltzarrean, González-en txosten eraldatzaileak galdu egin zuen. Hori zela medio dimititu egin zuen eta bitarteko kudeatzaileak hartu zuen zuzendaritzaren ardura. Baina urte berdineko irailean, Biltzar Bereziak Idazkari Nagusia bueltatu zion %86 bozekin. Bestalde, haren ideologia marxista sozialdemokrazia erreformistaren alde uko egitearen proposamena berretsi egin zen. Europan bezala PSOE alderdi moderno eta klaseartekoa bihurtu nahi zuten postulatuek. Ez alferrik, 1978ko azaroak 7tik Internazional Sozialistaren lehendakariordea izan zen, non zuzenean lehendakariarekin, kantziler ohia Willy Brandt-ekin, hasi zen lanean.
“Aurrerapeneko ekintza-politikoa,
elkarrizketaren, akordioaren eta
parte-hartzearen bidez erantzun
eraginkorra, bateratua eta
solidarioa erantzuna ematean datza”.
1979ko martxoak 1eko legegintzarako hauteskundeetan (I Legealdia) PSOE gobernurako aukera finkatu zen %30,5 boz eta 121 aulkirekin. Alderi Sozialistak lortzen zituen mailakako laguntzek, urte berdineko udal-hauteskundeetan, apirilak 3an hilabete bat beranduago apenas, PSOEk ia mila udalerrietan irabazi zuen eta Espainiako hainbat hiri nagusienetarikoen gobernua lortu zuen.
1982
1996
Gobernuburua
UCD-ren mailako krisia eta 1981ko otsailak 23ko Estatu-kolpe saioak aldaketa politikoaren behar larria areagotzen dute iritzi publikoan. 1982ko urriak 28rako hauteskunde orokorrak iragartzen dira eta PSOE-k erabateko garaipena lortzen du %48,3 boto-ematerekin eta 202 aulkirekin, alderdi baten lehen gehiengo osoa. Espainian izan zen lehenengo aldia ezkerreko alderdi batek, bakarka, hainbeste boz jaso zuela eta gaur egun arte izan da alderdi batek lortu duen emaitzarik sendoena 1978ko Konstituziopean hasitako aldi demokratikotik.
1982ko abenduak 2an, Felipe González Espainiako historian lehen Gobernuburu sozialista izendatzen dute Gorteetan 207 aldeko bozekin, 116 aurkakoekin eta 21abstentziorekin (II Legealdia).
PSOE-k hauteskunde kanpainan zehar “Aldaketa” goiburua ontzat hartuta, Gobernu sozialista izateak, Mendebaldeko Europako gehien finkatuta zeuden demokraziekin konparatuta atzerapen nabarmena jasaten zuen herri batean, Espainiako gizartearen hobekuntza-itxaropenak eta edozein mailako aldaketak argitu egin zuen.
Lehenengo legealdi hau, erabaki betearazle eta legezko berri askorekin, sozialistek alde batetik demokrazia finkatzeko eta sakontzeko eta bestalde, erreforma nabarmen batzuk sustatzeko politika garatu zuten. Ondorioz, urte hauek “aldaketaren hamarkada” izenarekin ezagutzen dira non herritarren erakunderekiko konfiantzaren giroa berritu zen.
Eremu sozialean herriak Ongizate-Estatua finkatzeko garapen argiak nabaritu zituen. Alde batetik, 1985ko uztaileko Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko Lege Organikoan (LODE) ezarritakoaren arabera oinarriko eskola-eremuak modernizatu egin ziren eta 1990an, eta hirugarren legealdi sozialistan, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea (LOGSE), bigarren hezkuntza berregituratu zuena eta 16 urte arteko hezkuntza publikoa eta doakoa orokortu zuen. Bestalde, erabateko eta kideek mantendutako Gizarte Segurantzaren sistema zabala sustatu zen Osasunari buruzko Lege Orokorrak (1986) Osasun-Sistema Nazionalaren funtzionamendua arautu egin zuen osasun-laguntza publikoa, doakoa, unibertsala eta kalitate handikoa eskaintzeko. Esparru berriak Espainiako osasun publikoaren eredua aldatu egin zuen: zerbitzu-emateak ez zegoen langileen kotizazioaren menpean, hau da, ez zen gizarte-asegurua saihestu ezineko hiriko-eskubide unibertsala baizik. Aldi berean, Zigor Kodearen Erreformari buruzko 9/1985 Lege Organikoa eta abortuaren despenalizazio partziala onartu ziren eta Armadaren kontuzko erreforma eta profesionalizazioa, “trantsizio-militarra” deitutakoa, burutu egin zen.
Ekonomia esparruan Gobernuak, sektore produktiboan, herria modernizatzeko hainbat beharrezkoak iruditu zitzaizkion egitura-erreformak sustatu zuen. Ikusgarriena, industria-birmoldaketa sektoreetan izan zen, siderurgia, itsasontzigintza edota industria kimikoa esaterako.
Gobernu sozialisten ezaugarri nabarmenenak pragmatismo ekonomikoa eta gizarte-politika aktiboa izan ziren. Ondorioz patroien eta sindikatuen, zeinekin Akordio Ekonomikoa eta Soziala (1984) sinatu zuen, konfiantza lortu zuten. Aurrerantzean berriz, lau greba orokor iragarri ziren (1985ean, 1988an, 1992an –lanaldi erdikoa- eta 1994an: pentsio-erreformaren aurka, gazteen enpleguaren planaren eta Gobernuaren politika ekonomikoaren aurka, lan-erreformaren aurka eta langabeziako sorospenaren aurka, hurrenez hurren).
Haren administrazioaren azken urteotan Estatuko enpresa parkeak zuzendaritza-arrazionalizazio prozesua nabaritu zuen modernizatzeko eta produkzio-sistemaren lehiakortasuna lortzeko. Azken honek, lehiakortasun handiko Europako merkatu-erkidearen enpresa-pentsaera onartzen zuen eta konpainien kudeaketa burutu behar zuten holding publikoen eraginkortasuna azpimarratzen zuen.
Nazioarteko harremanei buruz, González-en gobernuek, lehen gobernu demokratikoek kanpoaldeko irekiera behin betiko sustatu egin zuten. Haren nazioarteko estrategia egitura euroatlantikoak gehienbat izan zuen eragina, unilateralismoa eta lerrokatze-eza saihesten.
1983ko ekainak 20ean, Washingtonera joan zen bisita ofizialean. Bertan, Ronald Reagan Gobernuburuak jaso zuen zeinen egunkariaren arabera, Espainiako ostalaria “zorrotza, bikaina, nortasunarekin, gaztea, moderatua eta pragmatiko sozialista zen”. Komunikazio arinak eta ulertzeko desioek nagusitu zuten hurrengo topaketak Estatu Batuetako lehendakariarekin 1985ean, lehenengoa Madrid-en maiatzean eta bigarrena irailean eta Washington-en.
Hauteskunde-konpromiso batekin betetzeko, González 1986ko martxoak 12an NATO erakundean sartzeko erreferenduma. Ez zen loteslea, kontsulta-erreferenduma baizik, baina Gobernuaren kudeaketari buruzko plebiszitua izateko arriskua zuen; galduz gero, haren egoera gertu zeuden hauteskunde orokorretan zaila izango litzateke. Bestalde, haren Gobernuko jarrera NATOrekiko aldaketa izan zuen, PSOEk, Gobernuan sartu baino lehenago erakundean sartzeko aurka zegoela adierazi baitzuen. Gobernuburuaren konpromisoa erabakitzailea izan zen hautesleen iritzia aldatzeko. Azkenean Gobernuak eskatutako baldintzetan NATOn gelditzea onartu egin zen. NATO erakundeari baietzak %52,5 bozerekin irabazi zuen.
Eta hiru hilabete eskasa pasa eta gero, 1986ko ekainak 22an, hauteskundean egon ziren berriz emaitza positibo batekin. %44,1 bozekin eta 184 aulkiekin, III. Legislaturan ere gehiengo osoa lortuz.
Haren kanpo-politikaren kantoi-harria Europako Erkidegoetan sartzea izan zen. 1962tik Espainiako gobernu guztiek bilatutako helburua, gehien bat Adolfo Suárez-ek 1977an ofizialki eskatu zuenetik behin nazionalismo frankistaren mesfidantzak eta itzulinguruak baztertuak. Demokraziaren gobernuentzat, derrigorrezkoa zen gure herriko Europako ekonomia eta politika ituneko ehun urteko baztertzea gainditzea.
1985ko ekainak 12an eta 6 urteko negoziazio nekeza eta ilun samarrez geroztik, non Madridek Europako Kontseiluari atxiki behar izan zuen, haren protekzionismorenpean zeuden produkzio-egiturak egokitu eta Espainiako nekazaritzako-sektore indartsuaren eskuduntza zela eta Frantziako erresistentzia gainditu. González-ek Madrilgo Errege Jauregian Europako Ekonomia Erkidegoari (EEE), Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoari (IAEE) eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegoari (EURATOM) atxikitzeko akta sinatu zuen. Europako Erkidegoetan sartze formala 1986ko urtarrilak 1ean izan zen Portugalekin batera.
1989ko urriak 29an, gobernura iritsi zenetik zazpi urte pasata, hauteskundeak ospatu ziren berriz eta PSOEk berretsi egin zuen haren arrakasta %39,6 boz eta 175 lekurekin (IV Legislatura).
1989ko lehenengo seihileko Kontseiluko lehenengo lehendakaritzatik eta bigarrenaren artean, 1995ko bigarren seihilekoan, Espainiako berariazko pisua eta González-ek Europar Batasun berrian (1993ko azarotik) zuen eragina bat zetozen erabat europazale ziren tesiekin. 1993ko maiatzean Karlomagno Saria jaso zuen Aquisgran hiri alemanean, haren europar batzarrarekiko ekarpena zela eta. Hirugarren espainiarra izan zen sari entzutetsua jasotzen, Salvador Madariaga 1973an eta Juan Carlos erregearen atzetik 1982an. 1994an Europa gobernariek serio pentsatu zuten sozialista espainiarra Europako Batzordeko nagusi egokia izan zitekeela Jacques Delors frantsesaren ordez. Baina aukera baztertu zuen Gobernua Europako ate handitik sartzeko utziko zuelakoan uste zuten guztiei kontra egiten.
“Hauteskunde-konpromisoak bete behar dira eta ezin bada edota iritzia aldarazten badizute, egiazkotasunarekin azaldu behar duzu, inori errua bota gabe, Espainiako politikan nagusitzen duen iruzur-sentsazioa saihesten”.
Espainiako harreman diplomatikoen berrabiadak gobernu sozialistak iraun zuen 14 urteetan zehar testuinguru euroatlantikoa erraz gainditu zuen. Espainiak bai arabiarren zein israeldarren konfiantza lortu zuen, kultura arteko lotura izan zitekeen herria aitzinean musulman eta juduen arteko mende askotako elkarbizitza jaioterria izanagatik. Hain zuzen ere, izan zen haren gobernua 1986ko urtarrilean, zeinek berezarri zuen harreman diplomatikoak Israelekin Estatua aintzatesten. Dualtasun berezi hau onartu egin zen eta Madril, Estatu Batuetako babespean eta SESB-ren elkar-laguntzarekin Ekialde Hurbileko bake prozesuari ekin zion Konferentzi historikoaren egoitza izendatu zuten. Ekitaldi garrantzitsua Madrilgo Errege Jauregian ospatu zen 1991ko urriak 30 eta azaroak 1 artean. Bertara, Israelgo, Jordani-Palestinako, Egiptoko, Siriako eta LIbiako ordezkaritzaz gain, haren bi babesle-kide, Bush eta Gorbachov gobernuburuak ere joan ziren.
Latinoamerikan, Espainiak eragin handia izan zuen Erdialdeko Amerikako bake prozesuetan, Contadora Taldea eta haren Laguntza Taldea sortu eta gero. 1989 eta 1991 artean González El Salvadorreko bake prozesuaren emaitza positiboan lagundu zuen “gobernuburu kide” taldean agertu zen. 1992ko urtarrilean González-ek, zeremonia-lekukoaz gain, Chapultepec-en (Mexico)12 urteko gerra zibil odoltsuari amaiera eman zizkion Alfredo Cristiani gobernuburuak eta FMLN gerrillaren arteko Bake-Akordioen sinaduran bertakotasun nabarmena izan zuen.
Bestalde, Espainia eta azpikontinentearen arteko lotura politiko eta kulturalek aldeaniztun dimentsioa hartu zuten Batzorde Iberoamerikarren bizkortzearekin, bigarren hau 1992ko uztailak 23an, Bosgarren Urteurren urte nabarmen horretan, Madriden izan zena. Hegoamerikarekiko Espainiako eraginaren handiatzean Internazional Sozialistaren kideen arteko, batez ere Felipe Gonzálezek zuena Gobernuburu sozialdemokratakoekin; Venezuela – Carlos Andrés Pérez-, Peru -Alan García Pérez-, Bolivia -Jaime Paz Zamora- eta Brasil -Fernando Henrique Cardoso-, Raúl Alonsín erradikal argentinarra eta Julio María Sanguinetti Uruguayko gorria ahaztu gabe, ideologia-antzatik ondoriotutako harreman adeitsuek eginkizun erabakigarria izan zuten.
Ezin dugu ahaztu 1992. urteak Espainiari ekarri zizkion ospakizun handiak: Bartzelonako Olinpiar Jokoak, Sevillako Erakusketa Unibertsala eta Amerikaren aurkikuntzaren Bosgarren Mendeurrena, Gertakari arrakastatsu hauek kokatu zuten Espainia sendotasun eta modernitatea zuten herrialde multzo murriztu baten barne. Baina horrezaz gain, zuzenean, bi hiri horien egituren modernizazio-motorra ere izan ziren, nahiz eta hori Espainia osoko onurako izan. Esaterako Madril-Sevilla Abiadura Handiko Trena (AHT), trenbideko garraioaren iraultza sortu zuena.
1993ko ekainak 6an, hauteskunde orokor aurreratuak ospatu ziren, lehen aldiz 1982tik PSOE gehiengo soilean jarri zutenak (%38,8 boz eta 159 leku). Emaitza zela eta legebiltzarreko laguntza bilatu behar izan zen Katalunian (CiU) eta Euskal Herrian (EAJ) gobernatzen zuten alderdi nazionalista moderatuetan V Legislaturaren gobernagarritasuna ziurtatzeko.
1995ko abenduan, haren agintaldiaren helmugako zuzenkian eta EB-eko Kontseiluaren Espainiako sei hilabeteko burua izanda, Espainiako kanpoko protagonismoa nabarmena izan zen. Abenduak 3an Madril, Estatu Batuekin Nueva Agenda Transatlántica-ren (Agenda Transatlantiko berria) sinaduraren eszenatokia izan zen, Bill Clinton Gobernuburua eta Jacques Santer Europako Batzordeko lehendakariarekin batera; abenduak 15 eta 16ean, euro izena onartu zuen europar batasuneko dirua izendatzeko Kontseilu Europarraren sinadurakoa; eta abenduak 15ean ere Kanpo Arazoetako ministroek Acuerdo Marco Interregional de Cooperación (Eskualde arteko Lankidetzako Akordio-Markoa) Europar Batasuna eta MERCOSUR-aren arteko sinadurarena, Aldez Pixka bat lehenago, azaroak 27 eta 28an, Bartzelonak Euromediterraneoko Biltzarrari (CEM) harrera egin zion, non Partenariado Euromediterráneo (Euromediterraneoko garapenerako lankidetza) eta izendatutako Bartzelonako Prozesua jaio zen.
1995ko abenduak 14ean, Felipe González, Europar Kontseiluaren txandako lehendakariaz gain, EB-aren ordezkaria izan zen Paris-en, aurreko hilabetean, Estatu Batuetan, Dayton-en, hain zuzen ere, gatazkan sartuta zeuden Jugoslavia Errepublika ohiako hiru gobernubururekin, hitzorduaren protagonista nabarmenenak; Alija Izetbegovic bosniarra, Slobodan Milosevic serbiarra eta Franjo Tudjman kroaziarra Acuerdo General para la Paz en Bosnia-Herzegovina (Bosnia-Herzegovinako Bakea Lortzeko Akordio Nagusia) sinaduran.
1996
2004
Gobernuburu ohia eta diputatua
“Europako batasuna ezin da bakarrik barrualdera egin, baizik eta kanpoaldera ere. Europako funts historikoa, hain zuzen ere, munduari dena ematean datza”.
1996ko martxoak 3an VI Legislaturarako hauteskundeak ospatuko ziren eta Felipe González Gobernuburugaia zen, elkarren segidako zazpigarren aldiz, Lau legislatura eta hamahiru urte eta erdi Gobernuburua izan eta gero, PSOEk hauteskundeak galdu egin zituen %37,6 boz eta 141 lekurekin, haren agintaldia 1996ko maiatzean bukatuz.
Zalantzarik gabe, krisi ekonomikoa eta hartutako zenbait neurriekiko atsekabeak, gobernuko urte askoren higadura eta biztanleria alderdiko eskandalu eta ustelkeriaz (Filesa, Ibercorp, Juan Guerra edo Luis Roldán kasua edota ETAren aurkako gerra zikina, esaterako) nazkatuta egon izanak, ministro batzuren dimisioekin batera, ez zuten bakarrik oposizioaren aurkako lehia gogorra sustatu baizik eta hautesleek PSOE eta haren gobernuarenganako konfiantza azpiak jan zuten, hauteskunde-porrota eragiten.
Horrez geroztik, gobernuburu ohia bezala, jarduera aktiboa garatu zuen bai Europan zein Latinoamerikan, non askotan, globalizazio eta haren erronkei buruzko fenomenoa aztertzeko antolatzen ziren hainbat mintegi eta hitzaldietan hartzen zuen parte.
1996ko abenduan, ESLE taldea nagusitu zuen Belgradon, Serbiako udal-hauteskundeen salatutako irregulartasunak aztertu eta Milosevic-en erregimena eta oposizio demokratikoaren arteko bitartekaritza-lana egin zuen. Geroago, 1998ko martxoan, Kosovorako Harreman Taldeak ESLE (Haren jarduneko lehendakaria Bronislaw Geremek Kanpo Arazoetako ministro poloniarraren ordezkari pertsonala bezala) eta EB-rekin batera (Lehendakaritza britaniarrarenpean ekainean onartutako izendapenaren Kontseiluko ordezkari berezi bezala), Serbiako subiranotasunpean bizi zen biztanle albaniar bereziki zuen probintziako gatazkan bitartekari bezala lan egiteko. Baina Espainiako gobernatzaileak ezin izan zuen bere helburua burutu Belgradoko agintariek ez baitzioten harrerarik eman.
1997ko ekainak 20ean XXXIV Kongresua hastear zegoenean PSOEko Idazkaritza Nagusian aurkeztu zuen haren uko egitea. 2000ko hauteskundeetan (VII Legislatura) haren Kongresurako diputatuaren akta berritu zuen baina ez Madrilerako, Sevillarako baizik. Hau izan zen haren azen legislatura, 2004ko martxoak 14ko hauteskundeetara ez baitzen aurkeztu. Diputatua eta alderdian kargurik ez izan arren inoiz ez du PSOE utzi eta eskatu zaion bakoitzean haren zuzendaritza-organoei lagundu egin die.
1998ko bukaeran Delors-ekin 1994ean gertatutakoa errepikatu egin zen, Europako Batzordeko presidentea zena Jacques Santer luxemburgarraren ordezkatzeko ordua iristear. Nahiz eta Portugaleko Gobernu sozialistak zein Delors berak proposatuta egon, hautagaitzari uko egin zion instituzio izaera kargurik ez zuela bete nahi azpimarratzen.
1999an, 1978tik izan zen Internazional Sozialistaren lehendakariorde-lana utzi egin zuen. Baina lehenago erakundeak Comisión sobre Progreso Global (Aurrerapen Globalerako Batzordea)ren arduraduna izendatu zuen, globalizazioari erantzuteko idei sozialdemokratakoei buruzko agiri berri bat prestatzeko. Testuak, Tony Blair britainiarraren Tercera Vía (Hirugarren Bidea)ren eta Lionel Jospin frantsesaren socialismo klasikoaren sintesia bailitzan, 1999ko azaroan eta Parisen, hain zuzen ere, ospatutako Internazional Sozialistaren XXI. Kongresua itxi zuen Aitorpenaren oinarria egiteko balio zuen. Aipatutako Batzordearen ondorioz Fundación Progreso Global (Aurrerapen Global Fundazioa) sortu zen non 2009 arte izan zen burua.
2001eko urrian, Irailaren 11ko (11-S ezagunagoak) atentatuen eraginpean, Felipe González Madrilen parte hartu zuten munduko 35 nagusi aktibok zein erretiratuenetarikoak Mijaíl Gorbachov-ek zabaldu zuen Conferencia sobre Transición y Consolidación Democráticas (CTCD) (Trantsizio eta Bateratze Demokratikorako Batzordea)n. CTCD-tik, 2002ko maiatzean, Club de Madrid (Madrilgo Kluba) sortu zen, non nazioarteko nagusitasuneko erretiratuta zeuden gobernatzaile ospetsuenetarikoen elkargune zabala.
2004
Gaur egun
Diputatu ohia
Gobernuburu ohia bezala, Estatu Kontseiluko berezko zein biziarteko aholkularia izateko aukera izan zuen, baina uko egin zion. Aldi berean, Juan Carlos erregeak, Suárez-ekin egin zuen bezala -duke aldarrikatuta- noble-titulua eskaini zion baina koherentzia pertsonala eta politika zela eta uko egin zion.
Espainiako bizitza politikotik urrunduta, nazioarteko agenda mamitsuan murgilduta jarraitzen zuen. 2005ean Alvaro Uriberen Gobernu kolonbiarra eta Nazio Askapenerako Armada (ELN)-ren artean bitartekari zuhur lanean aritu zen, bake-akordioa aurrera ateratzeko baina azkenean ez zen zehaztu. 2006an Iran eta Estatu Batuen arteko anzteko lanean aritu zen, Irango programa nuklearrari buruzko jarrerak hurbiltzeko asmoarekin.
2007ko uztailak 27an José Luis Rodríguez Zapatero-ren Gobernuak, Miguel Angel Moratinos Atzerri arazoetako ministroak proposatutakoa Embajador Extraordinario y Plenipotenciario para la Conmemoración de los Bicentenarios de la Independencia de las Repúblicas Iberoamericanas (Errepublika Iberoamerikarren Independentziaren Berrehun urteren Oroitzapenerako Aparteko eta Guztiahaldun Enbaxadore) izendatu zuen
2007ko abenduak 14ean EB-eko Estatu eta Gobernuburuak, Europar Kontseiluan, Bruselasen, bilduta Grupo de Reflexión sobre el futuro de Europa (Europako etorkizunerako Gogoeta-Talde)ko, Jakintsuen Batzorde deitutakoa ere, lehendakaria izendatu zuten erretiratuta zegoen haien kide espainiarra. Politikoki, Aski ezagun eta izen handiko politika, enpresa eta akademia-klaseko bederatzi pertson ospetsu osatuta (2008an Europar Kontseiluak 12 kidera zabaldu zuen kopurua), Grupo de Reflexion (Gogoeta-taldea) sortu zen Europar Batasunak etorkizunean, 2020-2030 urte artean hain zuzen ere, aurre egin beharko dien erronkei erantzuna emateko.
2009ko otsailean, Consejo de Política Internacional y Cooperación del PSOE (PSOEko Nazioarteko Politika eta Lankidetza Batzorde) berriaren partaide izan zen, Atzerri arazoetako Ministerioren lanari laguntza emateko helburuarekin.
2009ko abendutik 2012ko abendura arte Presidente del Consejo de Participación del Espacio Natural de Doñana (Doñana Eremu Naturaleko Partaidetzarako Kontseiluko Lehendakaria) izan zen, kide anitzeko organoa, kontsultak egiteko eta erabakiak hartzeko, nagusiki, Andaluziako Juntako Ingurumen eta Lurralde-Antolamendurako Sailan atxikituta.
2010ko abendutik eta 2015eko maiatzera arte, Gas Natural Fenosaren Administrazio-Kontseiluko aholkulari independentea izan zen.
Halaber, hainbat enpresa sortu ditu Ialcon Consultoría 2001ean eta Tagua Capital 2011an, eta sektore ezberdineko inbertsio-funtsen, orain aktiboan ez dagoen kudeatzailea esaterako: osasuna, energía eta informazio-teknologia.
2014ko abenduan Juan Manuel Santos, Kolonbiako gobernuburuak, Kolonbiako nazionalitatea eman zion. Herri honi dagokionez, Felipe Gónzalez ez da bakarrik denbora luzez -politiko zein pertsonalki- FARC-arekiko bake-prozesuan bitartekari hutsa izan baizik eta -Bakearen aldeko Toledoko Nazioarteko Zentroarekin edo besteak beste, José Mujica eta Ricardo Lagos-en gobernuburu ohiekin batera- bake-akordioak sinatuta, Juan Manuel Santos Bakearen Nobel Sarirako (2016) proposatu zuten pertsona ospetsuenetariko bat izan da.
2016ko martxotik Universidad brasileña de Sao Paulo (Sao Pauloko Brasilgo Unibertsitatea)-ren, Latinoamerikako handiena, Cátedra iberoamericana ‘José Bonifacio’ (‘José Bonifacio’ Iberoamerikako Katedra) onartu egiten du. 2013an sortutako Katedra honen helburua “Iberoamerikako harremanak” sendotzea da hainbat kultura, ekonomia eta politika-klaseko pertson ospetsuen laguntzarekin.
2013ko abenduan, haren izena eramaten duen Fundazioa erregistratu egin zen eta 2016ko amaieran abian jarriko zen haren artxibo dokumentala herritarron eskura jartzeaz gain, aukera-berdintasuna lortzeko hainbat ekitaldi eta proiektu antolatzeko eta sustatzeko zein gizarteari XXI. mendeko erronkei aurre egiteko tresnak eskaintzeko ere.
Felipe González hainbat instituzio eta fundazio-kidea da, ohorezko kide zein patroi moduan, esaterako: Association Jean Monnet, Erromako Kluba, Fundación Alternativas (Alternativas Fundazioa), Elcano Errege Institutua, Fundación Barenboim-Said (Barenboim-Said Fundazioa), Fundación Círculo de Montevideo (Círculo de Montevideo Fundazioa), Fundación Ernest Lluch (Ernest Lluch Fundazioa), Fundación Tomas Meabe (Tomas Meabe Fundazioa), Prisa Taldearen Argitalpen-Kontseilua edota Cátedra de Estudios Iberoamericanos Jesús de Polanco (Jesús de Polancoren Ikasketa iberoamerikarren Katedra), besteak beste.
Horrezaz gain, Portugalgo Errepublikako Gran Cruz de la Orden de Cristo (Kristoren Ordenako Gurutz Nagusia), Austriako Errepublikako Gran Cruz de oro al mérito (merezimenduaren Gurutz Nagusia), Madrilgo Medalla de Honor (Ohorezko Domina) sariak jarri dizkiote, Caballero del Collar de la Orden de Isabel la Católica (Isabel Katolikoaren Ordenako Lepoko-Zalduna) da eta Sevillako eta Andaluziako Seme Kutuna, bestalde, Lovaina, Toulouse eta Tel-Aviv-eko Unibertsitateek “Honoris Causa” doktore izendatu dute, besteak beste.
Hainbat liburu ere argitaratu ditu: Qué es. El Socialismo (Zer da. Sozialismoa) (1997), Memorias del Futuro. Reflexiones sobre el tiempo presente (Etorkizuneko Oroitzapenak. Orainaldiko gogoetak) (2003), Mi idea de Europa (Europari buruzko nire ideia) (2010) edo En busca de Respuestas. El liderazgo en tiempo de crisis (Erantzun eske. Krisi-garaiko nagusitasuna) (2013), besteak beste.
Orain, hainbat hitzaldietan parte hartzen, kontseiluko eskaeretaz arduratzen, herri ezberdinei laguntzen -batez ere Europa eta Latinoamerika- eta haren tailerrean eta soroan banatzen du denbora.
“Politiko ezberdinen artean bereiz dezakegu. Batzuk printzipioak dituzte baina ideiarik ez. Beste batzuk berriz ideiak dituzte baina printzipiorik ez. Eta ez pentsa ez daudenik ere ideirik eta printzipiorik ez dituztenak. Azkenik, ideiak eta printzipioak dituztenak ezagutu beharko genituzke”
Biografia Fundacion CIDOB (CIDOB Fundazio)-ko Roberto Ortiz de Zárate-k idatzitakoan, PSOEko web-orrian (Historia del PSOE: Transición, Renovación y Gobierno (1977- 1996) (PSOEko Historioa; Trantsizioa, Berritzea eta Gobernua)-n agertzen den informazioan oinarritzen da eta egileak, berak, egina.